Alfred Andersch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alfred Hellmuth Andersch |
Jaiotza | Munich, 1914ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Alemania Suitza |
Heriotza | Berzona (en) , 1980ko otsailaren 21a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery Berzona (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wittelsbacher-Gymnasium München (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | prosalaria, ipuingilea, editorea, kazetaria, eleberrigilea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Gruppe 47 Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Komunista |
| |
Alfred Hellmuth Andersch (Munich, 1914ko otsailaren 4a - Berzona, Ticino, 1980ko otsailaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.
1930ean Alemaniako Alderdi Komunistako gazte buruzagietako bat zen, eta 1933an sei hilabetez bidali zuten Dachauko kontzentrazio-esparrura. Orduan alderdi utzi eta erabat introbertsioko depresio-fasean sartu zen. 1940an errekrutatu zuten, baina 1944ko ekainean Italian desertatu zuen eta gerrako preso gisa sartu zuten Louisianan.
Alemaniara itzulita, literatur aldizkarietan eta irrati editore gisa lan egin zuen.
Gai garaikideen analista izan zen gerraosteko belaunaldientzat. Baztertuak deskribatu zituen eta gizabanakoaren borondate askea zalantzan jarri zuen.
Hans Werner Richterrekin batera, Gruppe 47ko kide nabarmenetako bat izan zen.