Alfred Newman (New Haven, Connecticut, 1900eko martxoaren 17a - Hollywood, 1970eko otsailaren 17a) estatubatuar musikagile eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Nemorofsky abizeneko errusiar familia judu batean jaio zen. Piano-jotzaile lanetan hasi zen eta gero Broadwayn lan egin zuen musikalak zuzentzen.
1930ean Hollywoodera iritsi zen. Berrehun film baino gehiagoko soinu-banda konposatu zuen, eta berrogeita bost aldiz izendatu zuten Oscar sarirako; horietatik bederatzi irabazi zituen.