Aliaksandr Ryhoravitx Lukaxenka[1] (bielorrusieraz: Алякса́ндр Рыго́равіч Лукашэ́нка; errusieraz: Александр Григо́рьевич Лукаше́нко Aleksandr Grigorievitx Lukaxenko, 1954ko abuztuaren 30a) Bielorrusiako presidentea da 1994ko uztailaren 20tik. Politikari ibilbideari ekin aurretik, Estatuaren jabetzako baserri baten zuzendaria izan zen eta armadan ere ibili zen. Politikan hasi zenean, ustelkeriaren aurkako gudari baten gisa ikusia zen eta Bielorrusia Sobiet Batasunetik bereiztearen aurka bozkatu zuen diputatu bakarra izan zen.
Bielorrusia "Europako azken diktadura" izendatu dute hainbat kazetarik, Lukaxenkak berak autoritariotzat izendatzen duen gobernu estiloa baliatuz[2][3]. Lukaxenka eta haren gobernuko beste hainbat agintarik Europar Batasunaren eta Estatu Batuen zigorrak jasan dituzte 2006ean eta geroztik egindako giza eskubideen urraketak direla eta [4][5]