Alitalia | |
---|---|
AZ - AZA | |
Datuak | |
Mota | Airelinea |
Herrialdea | Italia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Alitalia CityLiner (en) , Aero Trasporti Italiani (en) , Aermediterranea (en) , Alitalia Express (en) , Volare Airlines (en) eta Air One (en) |
Enplegatuak | 10.272 (2018) |
Puntu programa | MilleMiglia (en) |
Erabiltzen du | Airbus A320, Airbus A330, Boeing 777, Sud Aviation Caravelle, Curtiss C-46 Commando (en) , Avro Lancastrian (en) , Airbus A319 eta Airbus A321 |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Prentsa-organoa | Ulisse (en) |
Legezko forma | akzio bidezko sozietate |
Jabea | Italiako Ekonomia eta Finantza Ministerioa |
Zeren jabe | Ulisse (en) |
Historia | |
Sorrera | 1946ko irailaren 16a |
Sorlekua | Erroma |
Ondorengoak | ITA Airways (en) |
Desagerpena | 2021eko urriaren 14a |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Alitalia — Compagnia Aerea Italiana S.p.A. Italiako airelinea nagusia, Alitalia izenaz ezagutzen dena.
Italierazko bi hitz hauek elkartuta dago osatuta izena: ali (hegalak) eta Italia.
Egoitza nagusia Fiumicinon du, Erroman.
Alitalia-Linee Aeree Italiane enpresak (lehengo Alitaliak) porrot egin zuenean, Alitalia — Compagnia Aerea Italiana S.p.A.k erosi zituen haren marka-, aireportu- eta bide-eskubideak eta hegazkin-flotaren zati bat, bai eta Air One konpainiaren aktiboak ere. Hala osatu zen, beraz, 2009an Alitalia berria.
SkyTeam aliantzako kide da. Negozio-zifra bost mila milioi eurotik gorakoa du, eta 12.500 langile inguru ditu. Urtean, 24 milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen ditu.
Air One marka erabiltzen du kostu txikiko airelinea gisa, zeinak Milan-Malpensa baitu aireportu nagusi eta distantzia txiki eta ertainetako opor-bidaiak egiten baititu bereziki.