Aljaferia jauregia | |
---|---|
Palacio de la Aljafería | |
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Aragoiko arkitektura mudejarra | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Zaragozako probintzia |
Udalerria | Zaragoza |
Koordenatuak | 41°39′23″N 0°53′49″W / 41.65649°N 0.89708°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Banu Hud (en) |
Erabiltzailea | Aragoiko Gorteak |
Arkitektura | |
Estiloa | Aragoiko arkitektura mudejarra Spanish Gothic architecture (en) pizkundetar arkitektura Platereskoa Taifa art (en) |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iv) |
Erreferentzia | 378-008 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 1986 (X. bilkura) |
BIC | RI-51-0001033 |
|
Aljaferia (gaztelaniaz: Palacio de la Aljafería; arabieraz: قصر الجعفرية Qasr Alĵafariya) Zaragozan (Espainia) XI. mendeko bigarren zatian eraikitako gotortutako jauregia da. Al-Muqtadirrek eraiki zuen Zaragozako taifaren hudiar erregeen egoitza izateko. Hasieran, Qasr al-Surur edo Pozaren jauregia izena zuen eta bertako taifaren une gorena ordezkatzen du[1].
Kordobako meskita eta Granadako Alhambrarekin batera, andalustar arkitekturaren monumentu nagusietako bat da, eta baita taifa erresumen lanik nabariena ere.
Bertan dauden aztarna mudejarrak gizateriaren ondare izendatu ziren.
1118an Alfonso I.a Bataitzaileak hiria konkistatu zuenean, Aragoiko erregeen egoitza bilakatu zen. 1593an gotorleku militar bihurtu zuten eta Iberiar Penintsulako Gerran kalte handiak jasan zituen. XX. mendeko bigarren zatian berreraiki eta egun Aragoiko Gorteen egoitza da[2].