Adierazpen aljebraikoak ulertzeko bideoa. Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean . Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen .
x
=
v
×
cos
(
u
)
{\displaystyle x=v\times \cos(u)}
,
y
=
v
×
sin
(
u
)
{\displaystyle y=v\times \sin(u)}
,
z
=
2
×
sin
(
u
)
{\displaystyle z=2\times \sin(u)}
oinarrizko ekuazio aljebraiko trigonometrikoen bidez deskribatutako hiru dimentsioko konoide zuzenaren azaleraren irudia.
Aljebra , zenbaki-teoria , geometria , topologia eta analisiarekin batera, matematikaren atal orokorretako bat da.
Arrazoi historikoen ondorioz, aljebra hitzak matematikan euren artean lotutako esanahi batzuk ditu.
Bakarrik agertzen denean, aljebra hitza matematikaren atal zabal bat izendatzeko erabiltzen da.
Pluralean edo singularrean baina mugatzaile batekin, "aljebra" berba egitura matematiko zehatz batzuk izendatzeko erabiltzen da. Ikus aljebra (eraztun-teoria) eta gorputz baten gaineko aljebra .
Kalifikatzaile batekin, bereizketa berdinak egiten dira:
Batzuetan "aljebra" aljebrarenak ez diren egituren azterketan erabilitako aljebrarekin lotutako eragiketa eta metodoak adierazteko erabiltzen da. Esate baterako, serie infinituen aljebra infinitu gairen batukari , limite eta konbergentzia nozioak erabili barik serieekin kalkuluak egiteko metodoak esateko erabil daiteke.
"Aljebraiko " adjektiboaren esanahia aljebrarekin erlazionatua da normalean, "egitura aljebraiko "an bezala. Zio historikoengatik, polinomio-ekuazioen erroekin erlazionatuta esateko ere erabil daiteke, zenbaki aljebraiko , hedapen aljebraiko edo espresio aljebraiko kasuetan bezala.