Politika |
---|
Alkate (Heg.) edo auzapeza (Ipar.) –(Zub.) aüzapeza– udal-gobernuan kargu publiko gorena duen pertsona da. Horretaz gain, kargu honi endore, udalburu edo mera (frantsesez: maire) ere esaten zaio.
Sistema askotan, Euskal Herrian barne, alkatea hauteskunde bidez hautatzen den politikaria da. Munduan zehar askotariko lege eta ohiturak daude, alkatearen eskumenak eta erantzukizunak zehazteko.