Almaty Алматы | |||
---|---|---|---|
hiri handiena | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Kazakhstan | ||
Alkatea | Erbolat Dosaev (en) | ||
Izen ofiziala | Алма-Ата Верный Заилийское Верное Алматы Алма-Ата | ||
Jatorrizko izena | Алматы | ||
Posta kodea | 050000 eta 050063 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°14′24″N 76°54′54″E / 43.24°N 76.915°E | ||
Azalera | 682 km² | ||
Altuera | 893 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.916.822 (2020) −60.189 (2021) | ||
Dentsitatea | 2.811 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1854 | ||
Telefono aurrizkia | 727 | ||
Ordu eremua | UTC+06:00 eta Asia/Almaty (en) | ||
Hiri senidetuak | Modena, Riga, Jidda, Istanbul, Muqdisho, Tucson, Rennes, Meknes, San Petersburgo, Bixkek, Tel Aviv, Antalya, Vilnius, Rosario, Daegu, Ürümqi eta Taxkent | ||
Matrikula | 02 eta A | ||
almaty.kz, almaty.gov.kz eta gov.kz |
Almaty[1] (kazakheraz: Алматы, euskaraz: «sagarren aita») Kazakhstango hiririk handiena da, 2 milioi biztanle ingururekin[2]. 1854 eta 1921 artean Viernyi izena izan zuen; eta 1921 eta 1993 bitartean Alma-Ata[1]. 1929tik 1997ra herrialdeko hiriburu izan zen; 1997an hiriburu estatusa Astana hiriari ezarri zitzaion.
Kultura eta zientzia gune garrantzitsua da (unibertsitatea, behatoki garrantzitsua). Burdinbide gunea da eta aireportua du. Zentral termikoa ere badago. Janari industria (ardoa), ehungintza (kotoia) industria kimiko eta mekanikoak, aluminio metalurgia eta larrukiak dira jarduera nagusiak.