Alsazia | |||
---|---|---|---|
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Estrasburgo 48°30′0″N 7°30′0″E | ||
Azalera | 8.280 | ||
Mugakideak | Lorrena, Franche-Comté, Baden-Württemberg, Rastatt, Karlsruhe, Solothurn kantonamendua, Basilea Herrialdea, Basilea Hiria, Jura kantonamendua eta Lorraine (en) | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua |
Alsazia[1][2] (frantsesez: Alsace; alsazieraz eta alemanez: Elsass) Frantziako ipar-ekialdeko eskualde historiko eta kulturala da, Alemania eta Suitzarekiko mugan kokatua, Vosge mendien eta Rhin ibaiaren artean, Juraren iparraldean. 2016ko urtarrilaren 1a arte, Frantziako eskualde administratiboa izan zen; harrezkero Ekialde Handia eskualdearen zati da[3].
Rhin Garaia (67) eta Rhin Beherea (68) departamenduek osatzen dute, hego eta iparraldean, hurrenez hurren. Prefektura Estrasburgon zegoen, eta hura da udalerri nagusia (272.975 bz. 2006an). Harekin batera, Mulhouse (110.514 bz.) eta Colmar (67.163 bz.) eta Haguenau nabarmentzekoak dira.