Altzairu | |
---|---|
Konposizioa | burdina eta karbono |
Aurkitze data | 1865 |
Mota | burdinazko aleazio |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 7.850 kg/m³ (20 °C, solido) |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D013232 |
Altzairua burdinaz eta karbonoz osatutako aleazioa da. Oro har, altzairu aleazioetan, karbonoaren pisua % 2,1 baino txikiagoa izaten da, eta balio arruntenak % 0,2 eta % 0,3 inguruan daude. Karbonoaren masa % 2tik gorakoa bada, burdinurtu deritzen aleazio hauskorrak lortzen dira, forjatu ezin direnez moldeatze bidez lantzen direnak.
Adiera zabalagoan, bi osagai horiez gain, beste zenbait osagai izan ditzakeen aleazioa da altzairua. Hori dela eta, altzairu bereziak defini daitezke, besteak beste, altzairu herdoilgaitza. Aleazioetan erabiltzen diren beste elementu batzuk dira manganesoa, kromoa, banadioa eta tungstenoa.
Ez dira altzairua eta burdina nahasi behar. Burdinaren eta altzairuaren arteko desberdintasun nagusia karbonoaren ehunekoa da; altzairua, burdinaz eta karbonoz % 0,008 eta % 2,11 arteko portzentajean dago osatuta. Ehuneko horretatik aurrera, burdinarekin egindako beste aleazioak ez dira altzairutzat hartzen. Altzairuak burdinaren ezaugarri metalikoak mantentzen ditu, baina karbonoa eta beste elementu metaliko zein ez-metaliko batzuk gehitzeak haren propietate fisiko-kimikoak hobetzen ditu.
Altzairuak |
---|
Faseak |
Mikroestrukturak |
Motak |
Burdinan oinarritutako beste material batzuk |