Amagoia Mujika Tolaretxipi

Amagoia Mujika Tolaretxipi

Bizitza
JaiotzaAndoain, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Euskaldunon Egunkaria  (1995 -  2003)
Berria  (2003 -

Twitter: mmuxika Edit the value on Wikidata

Amagoia Mujika Tolaretxipi (Andoain, Gipuzkoa, 1971) Euskal Herriko kazetari euskalduna da. BERRIA egunkariko zuzendariordea da 2019. urteaz geroztik, eta zuzendaria 2023ko uztailaren 1etik aurrera, Martxelo Otamendiren ordez.[1][2]

Kazetaritza lizentziaduna da Mujika, eta eskarmentu handia du. Praktikak Euskadi Irratian egin zituen, eta gero Aiurri aldizkarian aritu zen. 1995ean hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n lanean, eta hura itxi arte aritu zen bertan, Agenda, Gizartea, Politika eta Kultura sailetan. Egunkaria-ren itxieraren ondoren, Egunero-n aritu zen lanean, 2003ko ekainaren 21ean BERRIA argitaratzen hasi zen arte. Hogei urte hauetan BERRIAko erredakzioan aritu da,[3] Mundua eta Webgunea sailetan eta lurraldeetako Hitzetako arduradun. Donostiako Musika Hamabostaldian ere aritu zen lanean denbora batez, komunikazioan.[4]

Erredakzioko zuzendaritza taldean sartu ondoren, 2019. urtetik BERRIAko zuzendariordea izan da Mujika. Iaz, Ukrainako gerra hasi berritan, herrialde horren eta Poloniaren arteko mugara joan zen berriemaile.[5][6] Aurretik nazioarteko beste gertaera garrantzitsu batzuetan ere izan da berriemaile berezia; besteak beste, Kataluniako erreferendumean[7] eta Hugo Chavez hil osteko Venezuelako lehen hauteskundeetan, 2013an.[8]

  1. «Amagoia Mujika izango da BERRIAko zuzendaria, Martxelo Otamendiren ordez» Berria (Andoain: BERRIA egunkaria) 6.195 2023-06-03 ISBN SS-0662/03. (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
  2. «Amagoia Mujika: "Erronka handia da Berriako zuzendaritza hartzea, baina ilusioarekin helduko diot"» EITB 2023-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  3. Mujika Tolaretxipi, Amagoia. (2023-06-04). «Amagoia Mujika Tolaretxipi-k berrian idatzitako artikuluak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  4. Ordoñez, Jon; Iraola, Arantxa. (2023-06-04). «Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  5. Berria. (2023-06-04). «BERRIA, Ukraina eta Polonia arteko mugan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  6. Mujika, Amagoia. (2023-06-04). «"Inbasioa" leporatu dio Ukrainak Errusiari, eta bilera bat eskatu dio NBEren Kontseiluari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  7. Mujika, Amagoia. (2023-06-04). «Jendeak abiatu du prozesua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  8. Mujika, Amagoia. (2023-06-04). «Chavezen itzalpean, kanpainaurre gogorra hasi dute Venezuelan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Developed by StudentB