Amarakaeri

Amarakaeri
Datu orokorrak
Hiztunak500
UNESCO sailkapena3: arriskuan
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza autoktono
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Harakmbet
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3amr
Ethnologueamr
Glottologamar1274
IETFamr

Amarakaeri hizkuntza indigena da, izen bereko etniak mintzatua. Hizkuntza horri amarakaire, amaracaire eta mashco ere esaten zaio (azken hau gaitzesgarritzat jotzen da). Peruko Amazonian hitz egiten den hizkuntzetako bat da, Harakmbet (edo harakmbut) familiakoa. Madre de Dios eta Colorado ibaien artean hitz egiten da gehienbat.

Harakmbet familiako hizkuntzen 1600 hiztun inguru ziren 2004an, eta amarakaeri hizkuntzako 500 inguru zenbatu ziren 1987an. Alfabetatzea % 1 baino txikiagoa da ama hizkuntzan, bigarren hizkuntzan (gaztelanian) duten afabetatze maila % 5 eta % 15 artekoa delarik.

Bere dialektoa Kisambaeri da.

Amarakaeri hizkuntza mintzatzen duten gizataldeak Kochimberi, Küpondirideri, Wintaperi, Wakintaneri eta Kareneri tribuak dira. Ohiko akatsa da amarakaeria hizkuntza arawatzat jotzea.


Developed by StudentB