Amazonas

Amazonas
Amazonas (es, pt)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera6.400 km
6.800 km
6.992,15 km
6.436 km
3.690 km
EponimoaAmazona
Geografia
Map
Koordenatuak4°26′54″S 73°27′21″W / 4.44836°S 73.4559°W / -4.44836; -73.4559
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera7.050.000 km²
Arro hidrografikoaAmazonasen arroa
Ur-emaria209.000 m³/s <> 168.700 m³/s
IturburuaMarañón ibaia eta Ucayali ibaia
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa

Amazonas[1] (gaztelaniaz: Río Amazonas; portugesez: Rio Amazonas), Hego Amerikan dagoen ibaia da. Munduko ibairik handiena da ur deskarga bolumenaren arabera, eta onartutako definizio gehienen arabera, munduko bigarren ibairik luzeena da, Nilo ibaiaren ondoren[oh 1]

Apurímac ibaiaren iturburuak Nevado Mismin ia mende batez Amazoniako iturririk urrunena bezala kontsideratuak izan ziren, 2014an eginiko ikerketa batek Peruko Rumi Cruz mendikateko Mantaro ibaiaren goiburuak zirela zehaztu zuen arte[6]. Mantaro eta Apurímac ibaiek bat egiten dute, eta, beste ibaiadar batzuekin batera, Ucayali ibaia eratzen dute, aldi berean, Marañon ibaiarekin elkartzen dena Iquitosetik gora, Perun. Brasil ez diren herrialdeek ibai honi Amazoniako zurtoin nagusitzat hartzen dute. Brasildarrek, tarte honi, Solimões ibaia deitzen diote, Rio Negrorekin elkartu aurretik[7]; Amazonia deitzen dutena Uren Topaketan eratzen da (portugesez: Encontro das Águas), Manausen, ibaiko hiririk handiena dena.

Batez beste segundoko 209.000 metro kubikoko deskargarekin -gutxi gorabehera 6.591 kilometro kubiko urteko, hurrengo zazpi ibai independenteen batura baino handiagoa- Amazoniak ozeanoko munduko ibai-deskargaren % 20 sortzen du[8]. Amazoniako arroa munduko drainatze arrorik handiena da, 7.050.000 kilometro koadro inguruko azalerarekin. Brasilen dagoen ibaiaren drainatze-arroaren zatia beste edozein ibai-arrorena baino handiagoa da. Amazonia Brasilen sartzen denean, azkenean Ozeano Atlantikoan deskargatzen duen emariaren bosten bat baino ez du; hala ere, puntu horretan emari handiagoa du beste edozein ibaik baino[9].

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) «Amazon Longer Than Nile River, Scientists Say» Science 2007-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  3. «Página Principal do INPE» web.archive.org 2011-04-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  4. Liu, S.; Lu, P.; Liu, D.; Jin, P.; Wang, W.. (2009-03-01). «Pinpointing the sources and measuring the lengths of the principal rivers of the world» International Journal of Digital Earth 2 (1): 80–87.  doi:10.1080/17538940902746082. ISSN 1753-8947. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  5. (Ingelesez) «How Long Is the Amazon River?» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  6. Contos, James; Tripcevich, Nicholas. (2014-03-01). «Correct placement of the most distant source of the Amazon River in the Mantaro River drainage» Area 46 (1): 27–39.  doi:10.1111/area.12069. ISSN 0004-0894. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  7. Penn, James R.. (2001). Rivers of the world : a social, geographical, and environmental sourcebook. ABC-CLIO ISBN 1-57607-579-6. PMC 47696430. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  8. (Ingelesez) Moura, Rodrigo L.; Amado-Filho, Gilberto M.; Moraes, Fernando C.; Brasileiro, Poliana S.; Salomon, Paulo S.; Mahiques, Michel M.; Bastos, Alex C.; Almeida, Marcelo G. et al.. (2016-04-01). «An extensive reef system at the Amazon River mouth» Science Advances 2 (4): e1501252.  doi:10.1126/sciadv.1501252. ISSN 2375-2548. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  9. Smith, Nigel J. H., 1949-. (2002). Amazon sweet sea : land, life, and water at the river's mouth. (1st ed. argitaraldia) University of Texas Press ISBN 0-292-77770-1. PMC 48691370. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


Developed by StudentB