Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa | |
---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa lehenbiziko orrialdea. | |
Datuak | |
Idazlea | (1787ko irailaren 17an sinatua 1788ko ekainaren 21an berretsia) |
Generoa | Zuzenbidea |
Jatorrizko izenburua | United States Constitution |
Hizkuntza | Ingelesa |
Herrialdea | AEB |
Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa da Ameriketako Estatu Batuetako gobernu agiri eta lege gorena. Jatorrizko adierazpena 1787ko irailaren 17an Filadelfia hirian egindako Konstituzio Hitzarmenean onartu zen eta, ondoren, Herriak "Gu Herria(k)" (We the People) izendapenaren bidez berretsi zuen estatu bakoitzean. Konstituzio honek erabateko garrantzia du Estatu Batuetako zuzenbide eta politikan. Estatu Batuetako Konstituzioa da gaur egun indarrean dirauen konstituzio zaharrena.
Konstituzio honen jatorrizko kopia bat Washington Hiriko Agiritegi Nazionalean aurki daiteke.