Anaia Musulmanak | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | erlijio-erakundea, nazioarteko erakundea, alderdi politikoa eta Islamist movement (en) | |
Jarduera sektorea | religious congregations and associations (en) | |
Herrialdea | Egipto | |
Ideologia | religious conservatism (en) , Islamismoa, Panislamismoa eta Kontserbadurismo soziala | |
Kokapen politikoa | eskuin politiko | |
Eskumendekoak | Muslim Brotherhood in Egypt (en) , Muslim Brotherhood in Syria (en) , Society of the Muslim Brothers in Jordan (en) eta Muslim Brotherhood in Iraq (en) | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Mahmoud Hussein (en) eta Mohammed Badie (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1928ko martxoaren 22a | |
Sortzailea | Hassan al-Banna (en) | |
Sorlekua | Ismailia | |
Koloreak | ||
webgune ofiziala |
Anaia Musulmanak (arabieraz: جميعة الإخوان المسلمين, Yami'at al-Ijwan al-Muslimin, hitzez hitz «Anaia Musulmanen Elkartea»; askotan الإخوان المسلمون Al-Ijwan al- Muslimun, «Anaia Musulmanak», edo besterik gabe الإخوان Al-Ijwan, «Anaiak») erakunde islamista bat da, hau da, bere politika islamean oinarritzen duen antolakunde politikoa. Hasan al-Banna politika eta erlijio buruzagi egiptoarrak 1928an sortu zuen erlijio erakundea. Hasiera batean talde fundamentalista zen, baina gaur egun talde zabala da, oinarri sozial handikoa, eta Yihadaren barruan indarkeriarik gabeko bideak erabiltzen dituen alderdia da.
Anaia Musulmanek Koranean edo Hadith edo musulmanen tradizioen liburuan oinarrituriko gizarte mota jarri zuten eredu, Mendebaleko moldeetatik berex, baina zientzia eta teknologia mailako aurreramenduari uko egin gabe.