Analgesikoa[1] edo min-kentzailea[2] mina kentzeko edo gutxitzeko erabiltzen den sendagaien multzoa da, potentziaren arabera mailatan sailkatzen direnak. Izan ere, hasierako mailakoak "aspirina" eta parazetamol ezagunak daude, azken mailakoen artean morfina dugun bitartean.
Bestela, nerbio-sisteman non eragiten duten arabera bi multzotan banatzen ditugu, zentralak edo periferikoak alegia.