Anbrosia | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak |
Anbrosia Greziar mitologian batzuetan jainkoen janari eta besteetan hauen edaria zen. Hitz hau, ohi, "hilezkorren janari edo edari" zentzuarekin erabili izan da. Baina Arthur Wollgar Verrall ikertzaile klasikoak ezeztatu egin zuen ambrosios hitzak, ezinbestean, "hilezkor" esan nahi izatea, eta nahiago izan zuen "usaintsu" bezala azaltzea, beti egokia den zentzu bat. Honela izanez gero, MBR semiterako hitzetik etorriko litzateke ("anbar" alderatu anbar grisarekin). Ekialdeko nazioek, mirarizko ezaugarriak zituela zioten. Europan, ezti koloreko anbara, askotan bere jatorritik urrun, Neolito aroan jada, bazen hil eskaingai bat, eta VII. mendean, druida frisiarrrek oraindik erabiltzen zuten, San Eligiok, "emakume bakar batek ere ez luke anbara lepotik zintzilik eramateaz harrotu behar" esaten zuen arren. W. H. Roscherrek, nektarra zein anbrosia, ezti motak zirela uste du, eta, kasu honetan, hilezkortasuna emateko bere boterea, bere sendatzeko eta garbitzeko boterean oinarrituta egongo litzateke, eta, gatzitutako eztia (ezti-ura) ardoaren aurrekari izan zelako Egeo itsaso aldean, enteogeno gisa. Kretako Jainkosa Handiak, zigilu minoiko batzuetan, erle aurpegia zuen: alderatu Merope eta Melisarekin.
Pindaroren arabera, Tantalok egin zuen ezbeharretako bat, hilezkorren anbrosia bere gonbidatuei eskaintzea izan zen, Prometeok egin zuen lapurretaren oso antzerakoa, Karl Kerenyik Greziarren heroiak izeneko bere liburuan adierazi zuen bezala. Zirtzek, Odiseori, uso talde batek anbrosia Olinpora zeramala esan zion.
Eratorriz, anbrosia hitza (plural neutroa) Dionisoren omenezko jaialdi batzuei eman zitzaien, beharbada, haiekin erlazionatutako janaldi nabarmenengatik.
Anbrosia, hinduen amritarekin erlazionatuta dago, hau ere, jainkoei hilezkortasuna ematen zien edaria baita.
Danny Staples bezalako ikertzaile modernoek, anbrosia, Amanita muscaria onddo liluragarriarekin erlazionatzen dute.