Anglosaxoi

Kasko anglosaxoia.
Britainiako herrialdeak 600. urte inguruan.

Anglosaxoiak V. mendetik aurrera Britainiaren hegoalde eta ekialdea eraso eta bereganatu zuten hainbat germaniar herrialderen nahastetik sortutako populazioa izan ziren. Anglosaxoien aroa tribu horien hasierako asentamendutik Ingalaterraren sorreraraino doa, hau da, 550. urte ingurutik 1066. urtera.

Juto, anglo eta saxoiek gaur egun Ingalaterra den lurraldea inbaditu eta biztanle berri hauei guztiei anglosaxoi izendapen orokorra ezarri zitzaien. Herrialde hauek euren arteko akordio batera iristeko gaitasun eza zela eta, elkarren artean etsaitu egin ziren, hortaz erresuma edo estatu independenteak sortu zituzten, denborarekin erreinu txikiak desagertu eta azkenean zazpi erresuma geratu zirelarik. Zazpi erreinu anglosaxoi horiek izendatzeko Heptarkia hitza erabiltzen da. Denek bat egitea lortu zuen erregea Egberto Wessexkoa izan zen. Aurrerago daniarrek anglosaxoiak menderatu zituzten.

Talde honek hitz egiten zuen hizkuntzari ere anglosaxoi esan izan zaio, baina gaur egun antzinako ingelesa esatea egokiago da.


Developed by StudentB