Anioia ioi bat da (atomoa edo molekula) karga elektriko negatiboa duena, hau da, behar baino elektroi gehiago dituena. Anioiak, oxidazio-egoera negatibo batekin deskribatzen dira.
Gatzak, tipikoki katioi eta anioiz osatuta daude (lotura kimikoa erabat lotura ionikoa ez den arren, beti dago lotura kobalente bat)