Ankinoe | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Anchiroe (en) |
Familia | |
Aita | Nilus (en) |
Ezkontidea(k) | Belus (en) |
Bikotekidea(k) | Ares |
Seme-alabak | Danao, Egipto (greziar mitologia), Zefeo eta Phineus (en) |
Greziar mitologian Ankinoe edo Akiroe Nilo ozeanidaren alaba da, naiade bat.
Belo egiptoar erregearekin ezkondu zen, eta, honekin, Egipto, Danao, Zefeo, Fineo, Fenix eta Agenor izan zituen, azken hau Kadmoren aita.
Ares jainkoak liluratua izan ondoren, jainko honekin izandako harreman batean seme bat izan zuen, Siton izenekoa eta, Hegesiporen arabera, Palenea eta Retea izeneko bi alaba biki, beste hainbeste hiriri izena eman zietenak.