Azalera | 14.107.637 km² |
---|---|
Biztanleria | 1000-5000 bizt. |
Biztanle-dentsitatea | 0,0003571 bizt/km² (batez beste) |
Jentilizio | antartikar |
Herrialdeak | 0 |
Dependentziak | 5 |
Estaturik gabeko nazioak | 0 |
Ordu-eremuak | UTC-12-UTC+12 |
Interneteko TLD | .aq |
Antartika Hego Poloaren inguruan dagoen kontinentea da. Oro har, 60º hegoaldeko paraleloaren hegoalderaino dagoen lurraldea Antartika kontinentetzat hartzen da, horixe baita Itun Antartikoak dioena. Geografia fisikoaren ikuspuntutik, muga Hego Amerikaren alboko Hegoaldeko Georgiak uharteen eta Hego Sandwich uharteen artean dago.
Hego Ozeanoak inguratzen du Antartika eta gainerako lurraldeetatik bereizita dago (3.600 km Hegoafrikatik, 1.000 km Hego Ameriketatik).
"Artiko" hitzak (grezieraz αρκτικως «arktikos») "hartzarena" esan nahi du, Hartz Txikia konstelazioaren omenez (iparrizarra hantxe dago, Ipar Poloa markatzen duena); hari kontrajarrita, "antartiko" hitzak (grezieraz ανταρκτικως «antarktikos») "hartzaren kontrakoa" esan nahi du eta Hego Poloa izendatzeko erabiltzen da.