Antibiotikoak —batzuetan bakterio-kontrakoak deituak— Izaki bizidun batetik erauzitako edo deribatu sintetiko batetik abiatuta ekoitzitako substantzia kimikoak dira. Hauek, mikroorganismo patogenoak hil edota beraien hazkuntza inhibitzen dute. Gehienetan, bakterioek sortutako infekzioak tratatzeko erabiltzen dira, eta hortik dator antibakteriano izenez ere ezagutzea.
Batetik, gai kimiko naturalak diren eta onddo harizpitsuak eta bakterio espezie zenbaitek sortutako antibiotiko naturalak ditugu. Bestetik, molekula naturalak kopiatuz, bai eta antibiotiko natural horiei hainbat aldaketa kimiko eginez eta haien bakterio-kontrako propietateak hobetuz sintetizatzen direnak.
Gaixotasun infekziosoak[1] tratatzeko erabiltzen dira. Antibiotiko asko ezagutzen dira, baina medikuntzarentzat %1 inguruk besterik ez du balio.