Antiprisma

Antiprisma
Antiprisma
Taldea Poliedro uniformeak
Aurpegi kopurua 2 n-gono + 2n hiruki
Ertz kopurua 4n
Erpin kopurua 2n
Aurpegiak n-gonoak eta hirukiak
Erpin-konfigurazioa 3.3.3.n
Simetria-taldea Dnd
Schläfli sinboloa s{2,n}
Propietateak Erdierregularra, ganbila
Poliedro duala Trapezoedroa
Antiprisma
Garapena (gainazala)

Geometrian, antiprisma oinarritzat bi poligono kongruente (berdinak, baina bata bestearekiko biraturik) eta albo-aurpegitzat triangeluak dituen poliedroa da. Oinarri baten erpin bat haren parean beste oinarrian dauden ondoz ondoko bi erpinak lotzean sortzen dira albo-aurpegi triangeluarrak. Adibidez, bi oinarriak karratuak dituen prisma batean (bi oinarriek zentro bera dute, baina bata bestearekiko 45° edo π/4 radian biratuta dago), bi oinarrien zortzi erpinak lotzen dituzten zortzi ertz daude eta irudiak, beraz, zortzi albo-alde triangeluar ditu: antiprisma karratu simetriko bat da[1].

  1. Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. Antiprisma. .

Developed by StudentB