Antonio Pildain

Antonio Pildain

apezpiku tituludun

1966ko abenduaren 15a - 1970eko abenduaren 11
Elizbarrutia: Pomaria (en) Itzuli
Kanarietako Elizbarrutiko Gotzaina

1936ko maiatzaren 18a - 1966ko abenduaren 15a
Miguel Serra Sucarrats - José Antonio Infantes Florido (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Canarias (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Pildain y Zapiain
JaiotzaLezo1890eko urtarrilaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1973ko maiatzaren 7a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Antonio Pildain Zapiain (Lezo, 1890eko urtarrilaren 17a - Las Palmas Kanaria Handikoa, 1973ko maiatzaren 7a) euskal apaiza izan zen. 1936 eta 1966 artean Kanarietako apezpikua ere izan zen[1]. Gotzaina (1890-1973). "Universidad Pontificia Gregoriana de Roma" delakoan teologia doktore 1911n. Euskara, frantsesa, latina, grekera, hebraeera, gaztelera eta italiera ezagutzen zituen.

1913an apaiztu ondoren, Gasteizko Elizbarrutiko Apaiztegian irakasle izan zen, hebraeera, teologia dogmatikoa eta filosofiaren historiako katedrak bereak zituelarik.

1913an apaiz bilakatua, 1931n Gorteetako Gipuzkoako diputatu bilakatu zen, katoliko-fuerista koalizioan. Gerra ostean, frankismotik aldenduta, Kanarietako pertsonaiarik nagusienetariko bat izan zen.

1918an Gasteizko katedraleko "Canonigo lectoral" izendatua izan zen eta apaiztegian beste bi katedra eskuratu zituen: historia bibliarra eta idatzi sakratuak. Bigarren Errepublikan, 1931-1933 legealdian, Gorteetarako diputatu izan Gipuzkoatik eta euskal gutxiengoa deiturikoaren partaide izan zen ganbaran. Hizlari bikainaren sona lortu zuen legebiltzarrean. Kanarietako gotzai titularra izan zen 1937tik 1966ra. Urte horretan adin eta osasun arrazoiak zirela medio kargua utzi zuen. Francoren erregimena garbiki kritikatu zuen gotzain bakarretarikoa izan zen.

Dotrina mailan atzerakoi eta burugogor xamarra bazen ere, gizarte mailan aski aurreratua zen. Las Palmas de Gran Canarian hil zen.

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Antonio Pildain Zapiain. .

Developed by StudentB