Antxon Ezeiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1935eko irailaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2011ko azaroaren 15a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Antxon Ezeiza Sansinenea (Donostia, 1935eko irailaren 14a - ib., 2011ko azaroaren 15a[1]) euskal zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea zen.
1970eko hamarkadaren bukaeran eta 1980ko hamarkadaren Ikuska dokumental saila ekoitzi zuen, Luis Iriondorekin batera.Babesleak, berriz Bertan Filmak, Orbegozo Fundazioa eta Euskadiko Kutxa. 35 milimetrotan grabatu zituzten.
Maialen Belokik bere doktorego tesian Antxon Ezeizaren lan zinematografikoa eta ibilbide profesionala aztertu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean.[2][3][4][5] Ezeizaren ekarpena hari egokitu zaion testuinguru historiko, politiko, industrial eta kulturalean kokatzen du, eta, osagarri gisa, haren teoriak bere zinema-produkzioan noraino eta nola gauzatzen ziren aztertu zuen. Ildo horretan, garai hartako espainiar zinemako hiru mugarri garrantzitsu ikertu zituen: errealismo kritikoa edo dialektikoa, Espainiako Zinema Berria eta Euskal Zinema Nazionala. Horretan kokatuta, Ezeizaren bizi-esperientzia ere aztertu zuen, batez ere, politikarekin zuen harreman eta konpromiso estua; zinemagintzaren eta politikagintzaren artean ibili zen, eta, antza, Antonio hura Antxon bihurtu zen.