Antzinako Grezia | |||
---|---|---|---|
K.a. 1100 – K.a. 146 | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Atenas | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Antzinako greziera | ||
Historia | |||
Aro iluna | K.a. 1100-K.a. 800 | ||
Aro arkaikoa | K.a. 800-K.a. 480 | ||
Aro klasikoa | K.a. 480-K.a. 323 | ||
Aro helenistikoa | K.a. 323-K.a. 146 | ||
Antzinako Grezia[1] greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, K.a. XIII. eta IX. mendeen artean hasi eta Antzinaroa bukatu arte iraun zuena (K.o. 600 urtea). Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen Erromatar Inperioan, bai eta Pizkundean eta ondorengo beste aroetan ere. Gaur egungo Grezian eta Asia Txikian hasi zen, eta gero Mediterraneo osora zabaldu, Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino.