Antzinako greziera

Antzinako greziera
Ἀρχαία Ἑλληνική
Datu orokorrak
EskualdeaEkialdeko Mediterraneoa
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Hellenic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Denbora gramatikalakpluperfect (en) Itzuli, aorist (en) Itzuli eta orainaldia
Modu gramatikalakindikatiboa, subjuntiboa, agintera eta optative (en) Itzuli
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, akusatiboa, datiboa eta bokatiboa
Alfabetoaalfabeto grekoa eta Linear B (en) Itzuli
AurrekariaMizenastar greziera
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2grc
ISO 639-3grc
Ethnologuegrc
Glottologanci1242
Wikipediagrc
IETFgrc

Antzinako greziera edo greziera[oh 1] klasikoa (Ἀρχαία Ἑλληνική Arkhaía Hellēnikḗ) aro arkaikoan (K.a. IX. mendetik VI.era bitartean), aro klasikoan (K.a. V. mendetik IV.era bitartean) eta garai helenistikoan (K.a. III. mendetik K. o. VI. mendera bitartean) Antzinako Grezian hitz egiten zen hizkuntza da.

Antzinako grekoa izen generikoarekin greko homeriko (Homerok erabili zuena), arkaiko, klasiko, helenistiko eta abar osoa aipatuko dugu, dialektoen arteko bereizketarik egin gabe, nahiz eta normalean Platon bezalako autoreen ohiko (joniko-) atikoa izan.[1] Testamentu berrian greziera koiné erabili zen. Horiek guztiak greko zaharraren aldaerak dira, eta, jakina, neurri handiagoan edo txikiagoan bereizten dira elkarren artean. Bestalde, egungo greziarrek ezin dute antzinako greziera ulertu euren hizkuntza modernoarekin.[2]

K.a. bigarren milurtekoan Balkanetatik joandako aitzinindoeuroparrek sorturiko greziera mizenikoan du iturria. Aro helenistikoan greziera helenista edo koinē bilakatu zen, nahiz eta oso hurbila izan hizkuntza ezberdintzat jo zutena. Greziera klasikoa ez zen hizkuntza batua, aldiz, dialekto asko zituen.

Gizakien historia kulturalean oso hizkuntza garrantzitsua da, Homero eta beste hainbat idazle nabarmenek ez ezik, Periklesen Aroko historialari eta filosofoek eta Itun Berriaren sortzaileek erabili zutelako. Gainera, erromatarrek bere pentsamenduaren parte handia greziarren filosofian eta kulturan oinarritu zuten eta beraz, grezierazko hitz asko bereganatu zituzten.[1] Mendebaldeko hizkuntza guztietan, tartean euskaran, eragina handia izan du Pizkundeaz geroztik.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. a b (Gaztelaniaz) «¿Qué es exactamente el griego antiguo? ¿Y el griego clásico?» delcastellano.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Empieza a aprender griego antiguo con la gramática imprescindible (20')» ACADEMIALATIN.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).

Developed by StudentB