Anuradhapurako hiri santua1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kuttam Pokuna | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, iv |
Erreferentzia | 25oo |
Kokalekua | Sri Lanka |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Izen ematea | 1982 (VI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Anuradhapura (sinhalaz: අනුරාධපුර, tamileraz: அனுராதபுரம்), Sri Lankako antzinako hiriburuetako bat da, Lankan zibilizazioaren aztarnen egoera onarengatik ezaguna dena.
Hiria, orain UNESCO-ko Munduko Hondarea izendatua, Sri Lankako hiriburu Kolonbotik 205 km iparraldera dago, Ipar Zentroko Probintzian hain zuzen ere.
Kristo aurretiko 4. mendetik 11. mendera arte Sri Lankako hiriburua izan zen. Denbora tarte hartan, Asiako hegoaldeko zentro politiko eta hiri egonkorrenetako bat izan zen. Aintzinako hiria, budistek sakratua kontsideratzen dutena, monasterioz inguraturik dago 40 km²-ko azaleran.