Aplikazio geruza


Aplikazio-maila OSI ereduaren gorengo maila dugu. Beste maila guztiak honen sostengu dira. Maila honetako zerbitzuez baliatzen dira erabiltzaileen aplikazioak. Mailaren helburua erabiltzaileak sistemarekin komunikatzea eta horientzat esanguratsua den informazioa transferitzea da, baita makina desberdinen arteko aplikazioak edo prozesuak komunikatzeaz edo lotzeaz arduratu ere. Aplikazio-mailako protokolo asko daude, aplikazioen beste, honela komunikazio aplikazioak garatu ahala protokoloak etengabe hazten doaz.

Fitxategiak transferitzeko programa (FTP protokoloa), posta elektronikoa (POP), denbora errealeko elkarrizketa interaktiboa (txat edo IRC), datu-baseak kudeatzeko programak, fitxategi biltegi edo inprimatze zerbitzuak, web nabigatzaileak (HTTP)... maila honetako aplikazioak dira, eta parentesien arteko akronimoa programa bakoitzak erabiltzen duen protokoloa da.

Erabiltzaileak normalean ez du lan egiten zuzenean aplikazio mailarekin. Ohikoena da programak erabiltzea, eta programa horiek aplikazio mailarekin lan egitea, azpiko konplexutasuna erabiltzaileari ezkutatuz. Adibidez, erabiltzaile batek ez du bidaltzen “HTTP/1.0 GET index.html” eskaera html orrialde bat lortzeko, eta ez du irakurtzen zuzenean html edo xml lengoaian. Funtzio horiek nabigatzaileak-ak burutzen ditu.

Beste adibide bat, erabiltzaileak fitxategi bat posta elektronikoan erantsi nahi duenean, eskumako botoiaz baliatuz edo fitxategia irudikatzen duen elementua arrastatzen du pantailaren zehar. Gertaera honetaz aplikazioa ohartarazten da eta dagokion barne agindua egikaritzen du barrutik erabiltzen den protokoloaren arabera. Erabiltzailea honetaz ez da ohartzen ez eta axola ere, aplikazio-mailaren eginkizuna baita


Developed by StudentB