Apollo 17 | |
---|---|
Historia | |
Aurrekoa | Apollo 16 |
Surface exploration | |
Orbital activity | 1972ko abenduaren 10a - 1972ko abenduaren 16a |
Ilargiratzea | 1972ko abenduaren 11 - 1972ko abenduaren 14a |
Espazio jaurtiketa | 1972ko abenduaren 7a |
Splashdown | 1972ko abenduaren 19a |
Kudeatzailea | NASA |
Honen parte | Apollo programa |
Masa | 52.738,7 kg eta 5.497,5 kg |
Apollo 17 1972ko abenduaren 7an espaziora bidali zen Saturno 5 deritzon suziri batekin batera, Floridan. Ilargira astronautak bidaltzeko azken misioa izan zen. Misio hau gorabehera gabea izan zen, bakarrik atzerapen txikia izan zuen presurizazio errore baten ondorioz jaurtitzera zihoanean.
Eskifaia osatzen zuten gizonak hauek ziren: Eugene Cernan, honek beste bidaia batzuetan parte hartu izan du eta misioaren komandantea zen, eta besteak Harrison Schmitt geologo eta ilargi moduluaren pilotua eta Ronald Evans, aginte moduluaren pilotua. Eugene Cernan komandantea Ilargian izan den azken gizona da, bera eta bere laguna Challenger deritzon jaisteko moduluan jaitsi ziren espazio-ontzitik ilargira.
Ilargian diraun zuten denboraldian ilargiko harrien lagin ugari jaso zituzten. Gainera ASLEP deritzon gailuaz aparte beste aparatu bat instalatu zuten, ilargiaren lurrazpian ura bazegoen konprobatzeko.
Misio honek Ilargiaren lurreko eta Ilargiko harrien ezagupena izugarri handitu zuen, gainera Ilargiaren lurpeko mapa termikoa egitea lortu zen.
Misio hau normaltasun osoz bukatu zen Ozeano Pazifikoan 1972ko abenduaren 19an. 301 orduko bidaia izan zen.
Bidai honekin batera Apollo proiektua amaitu zen (12 gizon ilargian ipini eta 27 orbitatzea lortu zuena), bere helburu nagusia gizon bat gure satelite estazioan SESB baino lehenago ipintzea zen, eta lortu zuten.