Aqabako golkoa

Aqabako golkoa
Datu orokorrak
Motabadia
Zabalera26 km
Azalera239 km²
Sakonera1.850 m
Geografia
Map
Koordenatuak28°45′N 34°45′E / 28.75°N 34.75°E / 28.75; 34.75
Honen parte daItsaso Gorria

Aqabako golkoa[1] (arabieraz: خليج العقبة‎), Israelen Eilateko golkoa (hebreeraz: מפרץ אילת‎) izenaz ezaguna, Itsaso Gorriaren golkoa da. Sinai penintsulatik ekialdera eta Arabiar penintsulatik mendebaldera dago. Egipto, Israel, Jordania eta Saudi Arabiak kostaldeak dituzte Aqabako golkoan.

Sinai penintsulak golko bi sortu ditu: Aqabakoa ekialdean eta Suezkoa mendebaldean. Lekurik zabalenean 24 km ditu eta Israelgo, Jordaniako eta Egiptoko mugak lotzen diren iparraldeko muturretik Tirango itsasarteetara 160 km luzera. Iparraldeko muturrean Egiptoko Taba, Israelgo Eilat eta Jordaniako Aqaba ditu. Hegoalderantz, Saudi Arabiako Haql eta Sinai penintsulan kokaturiko Xarm el-Xeikh eta Dahab hiriak daude.

Geologikoki, Aqabako golkoa Ekialdeko Afrika zeharkatzen duen Rift Haran Handiaren zati bat da.

1967an egiptoar itsas-blokeo batek Israelgo itsasontzien kontra Tirango itsasarteetan Sei Eguneko Gerraren hasiera sortu zuen.

  1. EIMAk "Akabako golkoa" proposatu arren, Euskaltzaindiak, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimian, "Aqabako golkoa" hobesten du

Developed by StudentB