Araba | |||
---|---|---|---|
Arabako Lurralde Historikoa | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Gasteiz 42°50′48″N 2°40′23″W | ||
Hiririk handiena | hiriburu | ||
Azalera | 3.311,98 | ||
Punturik altuena | Gorbeia (1.482 m) | ||
Punturik sakonena | Laudio (130 m) | ||
Mugakideak | Burgosko probintzia, Bizkaia, Gipuzkoa, Q31844097 eta province of Navarra (en) | ||
Administrazioa | |||
Ahaldun Nagusia | Ramiro Gonzalez (EAJ) | ||
Arabako Ahaldun Nagusia | Ramiro González Vicente | ||
Legebiltzarra | Arabako Batzar Nagusiak | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 333.626 | ||
Dentsitatea | 109,85 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
araba.eus |
Araba (ofizialki Araba edo Arabako Lurralde Historikoa euskaraz; Álava edo Territorio Histórico de Álava gaztelaniaz) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko erdialde-mendebaldekoa. 3.311,98 km² ditu[1] (Trebiñuko barrendegia gabe, 3.032,40), eta 2019an 331.549 biztanle zituen. Bere barnean du Trebiñu barrendegia, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da; izan ere, Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena (% 40,96) eta biztanle gutxien dituena (% 14,5).
Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere.