Arabiako itsasoa | |
---|---|
Ozeanoa | Indiako Ozeanoa |
Eskualdea | India, Iran, Maldivak, Oman, Pakistan, Somalia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen |
Kontinentea | Asia |
Koordenatuak | 16°N 64°E / 16°N 64°E |
Azalera | 3.862.000 km² |
Zabalera | 2.400 km |
Sakonera | handiena: 4.652 m |
Arabiako itsasoa[1] edo Omango itsasoa (arabieraz: بحر العرب, Bahr al-'Arab, latinez: Mare Erythraeum) Indiako ozeanoko itsasoa da, Asiako hegoaldean dagoena, Arabiar penintsula eta India artean.[2] Zabalera handiena 2.400 kilometro inguru da, eta sakonera handiena 4.652 metro, Arabiatik hurbil. Ur guztiz epelak eta gazitasun handikoak dira.
Bi adar nagusi ditu: Adengo golkoa hego-mendebaldean, Bab al-Mandab itsasartearen bidez Itsaso Gorriarekin lotzen dena; eta Omango golkoa iparraldean, Ormuzko itsasartearen bitartez Persiar golkoarekin lotzen dena. Honako estatu hauekin du itsasertza: Arabiar Emirerri Batuak, India, Iran, Maldivak, Oman, Pakistan, Somalia eta Yemen. Indus da bertara isurtzen den ibai handiena.