Ardo zuri

Ardo zuri
ardoa

Ardo zuria azal zuri edo beltzeko mahatsekin egiten den kolore argiko ardoa da, frutaren mamia zapalduz eginiko muztioaren hartzidura alkoholikoari esker. Ardoa, horrela, kolore horiko likido gardena izango da. Ardotarako mahats zuriak beltzak baino ugariagoak direnez, ardo zurien artean ñabardura handiagoak atzeman daitezke. Aniztasun hori, klima, mahatsondo eta elaborazio-metodo ugarietatik dator, batik bat, eta hondar azukre mailatik ere, hein txikiago batean. Ardo beltza eta zuria izan den gizarteetan, beltzak indarra ematen zion esku-langileari eta zuria gozamen eta, areago, luxuzko edaritzat hartua izan da. Txakolina Euskal Herrian egiten den ardo zuri mota bat da.[1][2][3]

  1. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela ISBN 978 84 9172 259 5..
  2. Dominique., Grenier, Alexandre. Ayral,. (1999). Atlas pratique du vin. Éditions Atlas PMC 1319192740. (Noiz kontsultatua: 2023-02-12).
  3. Emile., Peynaud,. (2002). El gusto del vino : el gran libro de la degustación. Mundi-Prensa ISBN 84-7114-817-X. PMC 627968530. (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).

Developed by StudentB