Argazki-film

Argazki-film
photo equipment (en) Itzuli, datuak biltzeko gailua, transmitted electron detector (en) Itzuli, camera parts & accessory (en) Itzuli eta plastic foil (en) Itzuli

Argazki-filma, film fotografikoa[1] edo argazki-pelikula eszena bisualak grabatzeko plastikozko xafla bat da. Plastikoa bereziki tratatu da argiarekiko sentikorra izateko. Irudia plastikoan grabatzen da plastikoa argiaren eraginpean dagoenean. Filma argitik babesten duten ontzi txikietan (kutxa) gordetzen da. Argazki-film arrunt batek 40 argazki eduki ditzake.

Behin irudi guztiak grabatuta, filmak tratamendu kimiko berezi bat jasan behar du. Horri argazkien errebelatzea deitzen zaio. Tratamendu horrek irudiak ikusgai jartzen ditu, eta agerian dagoen filma ez da argiarekiko sentikorra. [2]

Film mota desberdinak daude. Batzuek beste batzuek baino argi gehiago eskatzen dute. Batzuk zuri-beltzak dira soilik; ez dute kolorerik erregistratzen. Argi infragorria graba dezaketen film bereziak ere badaude. Argazki-filma 1880ko hamarkadan asmatu zen eta lehengo plaka lehorreko sistema ordezkatu zuen.

Filmak ere tamaina ezberdinekoak dira. 35 milimetroko filma, gehien erabiltzen den neurria, metalezko latetan edo ontzietan etortzen da, baina badira beste kameraren filmak paperezko bilgarrietan edo orri bakarrean datozenak.

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta [Hiztegi terminologikoa] [2012]
  2. Anchell, Steve 2008. The Darkroom Cookbook p.103-105. Elsevier, Oxford. ISBN 978-0-240-81055-3

Developed by StudentB