Argazkigintza

Dagerrotipoa Bartzelonako ikuspegi bat, (Katalunia), 1848an. Alboetan alderantzikatutako irudia, ispilu batean bezala.
Le Graseko leihoko ikuspegia (1826), Nicéphore Niépce. Lehen argazki iraunkorra kontsideratzen dena.

Argazkigintza, argazkilaritza edo fotografia argiari sentikor den gainazal batean irudi finkoak grabatzeko prozesu eta arteari deritzo. Horretarako, kamera ilun deritzan printzipioa erabiltzen da, zeinarekin gainazal batean egindako zulo txiki batekin jasotako irudia proiektatzea lortzen den, horren tamaina txikituz eta gardentasuna handituz. Irudi horiek gordetzeko, pelikula sentikorrak erabiltzen ziren orain gutxi arte, baina, gaur egun, CCD eta CMOS sentsore digitalak erabiltzen dira.

Ez da erraza teknikaren asmatzailea zein izan zen zehaztea, aurrekari asko izan baititu, baina, orokorrean, argazkigintzak Joseph Nicéphore Niépce zor diola bere garapena esan dezakegu, eta, aurkikuntza, Louis-Jacques-Mandé Daguerrek egin zuela publiko teknika perfekzionatu ostean. Hasiera batean, argazkigintzaren dagerrotipo teknika zen ezaguna.


Developed by StudentB