Azalerari dagokionez, estatu hispanofonorik handiena, Latinoamerikako bigarrena eta munduko zortzigarrena da. Halaber, Latinoamerikako hirugarren ekonomiarik handiena du. Nazio Batuen Erakundea, Mercosur eta Merkataritzaren Mundu Erakundearen kide sortzaileen artean dago. Hizkuntza ofiziala gaztelania da (bertako hizkuntza indigena batzuk ere hitz egiten dira).
1816anEspainiar Inperiotik askatu eta independentzia eskuratu zuenetik, kontserbadoreen eta liberalen arteko eta aginpide militar eta zibilen arteko barne gatazka gogorrak bizi izan ditu. Aberastasun natural eta baliabide ugariko herrialdea denez, eta atzerriko inbertsio handiak jaso izanari esker, nekazaritza modernoa eta industria askotarikoa dauzka. Bigarren Mundu Gerraz gero militarren diktadurapean egon zen, harik eta 1983an hauteskunde demokratikoak egin ziren arte.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found