Arges | |
---|---|
ziklope | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Acmonides (en) |
Familia | |
Aita | Urano |
Ama | Gaia |
Seme-alabak | Atron (en) , Atrene (en) eta Desus (en) |
Anai-arrebak | Esteropes eta Brontes |
Arges, greziar mitologian, (grezieraz Αργης, "dizdiratzen duena"), Esteropes eta Brontesekin batera, Urano eta Gearen seme ziren Ziklopeen lehen belaunaldiaren zati da. Bekokiaren erdian begi bakarra zuten erraldoiak ziren, izaera oso beldurgarrikoak, artisau eta eraikitzaile bikain bezala ezagunak.
Hesiodoren arabera, indartsuak, burugogorrak eta "bapateko emoziodunak" ziren. Denborarekin, euren izenak, indarra eta boterearen sinonimo bihurtu ziren, eta bereziki ondo eginiko armei erreferentzia egiteko erabiltzen ziren.
Batzuetan, Argilipos (Αργιλιπος) ere deitzen zen.