Arlingtongo Hilerri Nazionala

Arlingtongo Hilerri Nazionala
Arlington National Cemetery
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Virginia
Koordenatuak38°52′41″N 77°04′08″W / 38.87809°N 77.06877°W / 38.87809; -77.06877
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1854
Inaugurazioa1864ko maiatzaren 13a
JabeaUnited States Department of the Army (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera2,53 km²
Ondarea
AEBko Leku Historikoa14000146
Kontaktua
Helbidea1 Memorial Avenue, Arlington, Virginia 22211
Webgune ofiziala

Arlingtongo Hilerri Nazionala (ingelesez Arlington National Cemetery) AEBetako Virginia estatuko Arlington konderrian dagoen Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren hilerri militar bat da. Potomac ibaitik hurbil dago, Pentagonoaren inguruan. Denera 253 hektareako azalera du.

Hilerri honetan AEBek parte hartutako gerra guztietako beteranoen gorpuak lurperatuak daude, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerratik hasi eta Afganistan eta Irakeko inbasioetaraino.

Hilerria Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren sortua izan zen, Robert E. Lee jeneral konfederatuaren emaztea izan zen Mary Anna Custis Leeren familiaren lursailetan (Martha Washingtonen birbiloba zena).


Developed by StudentB