Arnaldo Forlani (Pesaro, 1925eko abenduaren 8a - Erroma, 2023ko uztailaren 6a) italiar politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1980tik 1981era.
Urbinoko Unibertsitatean zuzenbidean ikasi ondoren, Kristau-demokrazian sartu zen. 1959an diputatu hautatu zuten eta 1962an alderdiko idazkariorde izendatu zuten. 1968an ministro izan zen Mariano Rumorren gobernuan eta 1969an Demokrazia Kristauaren idazkari hautatu zuten, 1973ra arte, Amintore Fanfanik ordezkatu zuen arte. 1989tik 1993ra alderdiko idazkaria izan zen berriro.
Defentsa eta Kanpo Arazoetako ministro ere izan zen eta lehen ministro 1980ko urritik 1981eko ekainera. Bere agintaldian Irpinako lurrikara eta P2 logia masonikoaren eskandalua gertatu ziren, azkenean dimititzera behartu zuena.