Arrikrutzeko kobak Oñatin dauden leize karstikoak dira, 2007ko ekainean publikoarentzat zabalik daudenak.
Arantzazu eta Araotz artean kokatuta daude. Bertan lehoi baten hezurdura oso bat agertu zen, Europan aurkitu den gutxietako bat. Beste animalien arrastoak ere aurkitu dira bertan, hartzarenak adibidez. Estalaktita eta estalagmitaz gain badira beste osagai aipagarri batzuk haitzuloetan bertan, arku itxurako harri bitxi bat, bai eta eszentriko ikusgarri bat ere.