Artemisa

Artikulu hau Jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Artemisa (argipena)».
Artemisa
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakDiana, Anahit, Artio, Moon (en) Itzuli eta Awilix (en) Itzuli
OgibideaEhiztaria eta arkularia
Familia
AitaZeus
AmaLeto
Anai-arrebakApolo

Greziar mitologian, Artemisa[1] edo Artemis (antzinako grezieraz: Ἄρτεμις, ártemis) olinpiar jainko-jainkosa nagusietariko bat izan zen.

Artemisa baso eta muinoen; birjintasun eta ugalkortasunaren; ehiza eta beste abarren jainkosa helenistikoa izan zen.

Artemisa gero Selene titana, Diana erromatarra, Artume etruskoa, Cynthia dea[2] edo Zintiako jainkosa eta Hekate kariar jainkosa bilakatu zen[3].

Arku eta geziak aldean, ninfak lagun dituela, gauez oihanetan barrena abiatu ohi da basapiztiak atzeman beharrez. Artemisaren izaera kontraesanez betea ageri da: birjina izanik, erditzekotan zeuden emakumeen babeslea zen, nahiz eta zenbaitetan, apetak emanik, hil egiten zituen geziak jaurtikiz. Mendekatzailea eta ankerra, Akteon, Orion eta Kalisto hil zituen eta Apolori lagundu zion Niobek egindako laidoa mendekatzen. Agamemnonekin haserreturik, Ifigenia hil zezan agindu zion. Arkadian bereziki ohoratua izan zen. Efeson eta Epidauron berari eskainitako tenpluak zeuden.

Animalia basatien babesle gisa, piztiez eta txoriz inguratua irudikatu zuten. VI. mendean tunika luzez jantzia ageri da, geziak jaurtikitzeko jarreran, eta Apolo anaiari lagunduz askotan. Aro klasikoan eta helenistikoan jantzi motzez irudikatu zuten, ibilian bezala, arkua eta gezi zorroa aldean eta orein eme bat edo zakurrak atzean zituela.

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. (Ingelesez) «cynthia | Etymology, origin and meaning of the name cynthia by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  3. Hammond eta Scullard, "The Oxford Classical Dictionary". (Oxford: Clarendon Press, 1970)

Developed by StudentB