Arturo Kanpion | |||
---|---|---|---|
Arturo Kanpionen erretratua La tradició catalana aldizkariko 1. zenbakian (1893ko apirila). Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Iruñea, 1854ko maiatzaren 7a | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Donostia, 1937ko abuztuaren 18a (83 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sancti Spiritus Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, politikaria, hizkuntzalaria, abokatua, historialaria eta filologoa | ||
Lantokia(k) | Madril Iruñea eta Donostia | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza Euskal-Esnalea Euskaltzaleen Biltzarra Nafarroako Euskara Elkargoa Historiaren Errege Akademia Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia Real Academia Española | ||
Mugimendua | Euskal Pizkundea | ||
Arturo Kanpion Jaimebon[oh. 1] —gaztelaniaz: Arturo Campión— (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1854ko maiatzaren 7a - Donostia, Gipuzkoa, 1937ko abuztuaren 18a) idazlea, euskalaria, abokatua, historialaria eta politikaria izan zen. Euskaldun berria.[1] Bere bizitzaren goiburua, berak idatzitako liburuetan ezarritako esaldi honek laburbiltzen du: «Euskal-Erriaren alde».[2][3] Lan eskerga egin zuen euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriko foruen alde, eta Nafarroa Garaian euskal kulturak XIX. mendearen hondarrean eta XX. mendearen hasieran izandako pizkundearen eragile nagusi izan zen.
Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, tartean Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara liburu handia, baina euskaraz ere lan egin zuen.
Euskaltzaindiaren fundatzaileetakoa eta euskaltzain osoa izan zen (1918-1937). Nafarroa Garaian Nafarroako Euskara Elkargoa eta haren Revista Euskara agerkaria sortzen lagundu zuen, eta Eusko Ikaskuntzako presidentea izan zen.
Politikan, Iruñean zinegotzi (1881), Nafarroa Garaitik Espainiako Gorteetarako diputatu (1893) eta Bizkaian senatari izan zen. Ez zen ezein alderdi politikotako kide izan; gaztetan, errepublikazale federalista izan zen ideologiaz, baina gerora alde batera utzi zuen joera hori, eta Euskal Herriarenganako —eta, bereziki, Nafarroa Garaiarenganako— maitazarrea izan zuen gidari bere jarduera politikoan.[2]
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh.", but no corresponding <references group="oh."/>
tag was found