Asfaltoa errepide, autobia eta autopisten eraikuntzetako nahasketa asfaltikoetan konglomeratzaile gisa erabili ohi den material lirdingatsu, itsaskor eta beltz bat da. Maiz iragazgaiztutzaile gisa ere erabiltzen da. Petrolio gordinean agertu ohi da eta ia osorik betunez osatua dago.
Bere izena Itsaso Hilan eta Jordan ibaiaren ibarrean dagoen Asfaltites aintziraren oroigarria da.
Aipatutako lekuaz gain, munduko hainbat petrolio eremuetako zingira eta aintziretan egoera naturalean eta zenbait hidrokarburo nahasketa konplexuetan topa liteke. Asfalto aintzirak ere badaude, non bere kontzentrazioa nabarmentzen den uraren gainetik.