Artikulu hau serie honen zatia da: Euskal abertzaletasuna |
Oinarrizko kontzeptuak
|
Koalizio eta alderdi politikoak
|
Sindikatuak
|
Gizarte-eragileak
|
Talde armatuak
|
Eusko abertzale ospetsuak
|
Gertuko kontzeptuak
|
Askatasuna Euskal Herriko amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako antolakunde politikoa da. Hego Euskal Herrian legez kanpo dago, Espainiako Auzitegi Nazionalak ETArekin zerikusia duela argudiatuz.
Askatasuna 2001eko abenduan sortu zen, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Koordinaketak elkarrekin eramandako prozesu baten ondorioz, Euskal Herria osorik hartzen duen egituraketa osatuz.
2008ko irailaren 17n Amnistiaren Aldeko Batzordeetako edo Askatasunako kide izatea leporatuta 21 herritarrei gartzela zigorra ezarri zitzaien.[1]
Askatasunak barne eztabaida baten ondoren bere erakundea desegitea erabaki zuen 2012ko ekainean. Gara egunkariari emandako komunikazio baten arabera,[2] "erresistentzia eta erantzunaren ikuspegi bategit, konponbide eta indar metaketa ikuspegira" aldatze politikoaren ondorioz hartu zuen erabaki hori. Anaiz Funosas, Askatasuneko eledunak, erakundearen ibilbidearen balantzea eman zuen elkarrizketa batean.[3]