Askenaziak (יהודי אשכנז Y'hude Ashk'naz) | |
---|---|
| |
Biztanleak guztira | |
8–11.2[1] milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Israel: 2,8–4 milioi[2] Ameriketako Estatu Batuak: 5–6 miloi | |
Hizkuntza | |
Historikoak: Yiddish Egungoak: hebreera eta herrialdekoa | |
Erlijioa | |
Judaismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Juduak |
Askenaziak[3] (hebreeraz: אַשְׁכֲּנָזִים, ˌaʃkəˈnazim, sing.: [ˌaʃkəˈnazi]), Alemaniako Rhin ibaiaren arroan, hegoaldeko Alsaziatik iparraldeko Renaniaraino, Erdi Aroan bizi ziren juduen ondorengoak dira. Erdi Aroko hebreeraz Ashkenaz eskualdea eta Alemania izendatzeko toponimoa izan zen eta ashkenazimek, beraz, "alemaniar judu" esan nahi zuen. Gero, mendebalde eta erdialdeko juduek, bertan ikasi ondoren, bere buruarentzat izendapen hori aldarrikatu zuten.
Askenazi juduek, XI. eta XIX. mendeen artean, handik Hungaria, Polonia, Bielorrusia, Lituania, Errusia, Ukraina eta beste lekuetara migratu zirenean, beren hizkuntza yiddisha eraman zuten. Hala ere, bertoko komunitate nagusiak (Spira, Worms eta Mainz) beren kultura eta liturgiaren sehaskatzat hartzen zuten. Hiru komunitateek SHUM (Shpira, Vermayza eta Magentzako lehen letrak) izeneko liga sortu zuten.
Nahiz eta XI. mendean judu guztien % 3 baino ez izan, 1931rako % 92 ziren. Egun % 80 dira[4]; bigarren taldea, sefardiak.