Aurelio Arteta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1879ko abenduaren 2a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1940ko azaroaren 10a (60 urte) |
Heriotza modua | : trafiko-istripua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Kidetza | Euskal Artisten Elkartea |
Aurelio Arteta Errasti (Bilbo, Bizkaia, 1879ko abenduaren 2a – Mexiko Hiria, Mexiko, 1940ko azaroaren 10a) margolaria izan zen. Euskal Herriko margolaritzak eman dituen artistarik garrantzizkoenetakoa da. Felix Arteta margolari, marrazkilari eta karikaturistaren anaia zaharra izan zen.
Artetaren pinturak bere garaiko hainbat estilo eta joera sintetizatu zituen, eta arte hein batez idealizatua eta malenkoniatsua sortu. Gaien aldetik Euskal Herriko pertsona eta paisaiak nabarmendu zituen: baserritarrak, arrantzaleak zein Bilboko itsasadarraren inguruko giro industrialak.