Aurkezlea telebistako, irratiko edo beste ekitaldi batzuetako saioak, publikoari hitz eginez, gidatzen dituen pertsona da. Gainera, ekintza solemneak eta marka jaurtiketak gidatzeko kontratua izan daiteke. Kasu honetan, “Zeremonia maisu” bezala deitua izan ohi da.[1] Aurkezle bat, oro har, komunikatzailea, kazetaria edo esataria da. Profesional hauek, orokorrean telebistan edo irratian lan egiten dute. Lanean, hainbat zeregin dituzte: albisteak lantzea eta aurkeztea, elkarrizketak egitea, ekitaldiaketa programak gidatzea eta publizitate-iragarkiak egitea, besteak beste.[2]