Aurora polarra gauez zeruan agertzen den distira edo luminiszentzia itxurako fenomenoa da. Ohikoena eremu polarretan agertzea da; hala ere, denbora laburrez munduko beste eremu batzuetan ere agertzen dira. Hori dela eta, "aurora polarra" (edo "aurora polaris") deitu ohi zaio. Ipar hemisferioan, aurora boreal izenaz ezagutzen dira; aldiz, hego hemisferioan, aurora austral bezala. Izendapena Aurora izeneko egunsentiaren erromatar jainkosatik dator, eta "boreal" izena grezierazko boreas hitzetik, honen esanahia "Iparraldea" delarik. Europan zerumugan kolore gorrixkaz ikusi ohi da, eguzkia ezohikoa den norabide batetik agertuko balitz bezala.
Aurora boreala urritik martxora ikus liteke, nahiz eta batzuetan beste hilabeteetan zehar ere agertu izan den, betiere eguratsaren tenperatura baxua denean. Ikusteko hilabete egokienak urtarrila eta otsaila dira, orduan baitira atmosferako tenperaturak baxuenak. Hegoaldeko hemisferioan, haren parekidea aurora australa da eta ezaugarri bertsuak ditu.