Aurrerakoitasuna aurrerapenaren ontasunaren ideian oinarritutako .filosofia politiko bat da. Zientzian, teknologian, garapen ekonomikoan eta gizarte egituraketan egindako aurrerapenek giza egoeraren hobekuntza eragiten dutela sinesten dute aurrerakoiek.
Aurrerakoitasuna Argien Garaian Europan hasi zen nabarmentzen, europarrak erakusten ari omen baitziren gizarteek zibilizazioan aurrera egin dezaketela gizartearen oinarri gisa ezagutza enpirikoa erabilita[1]. Argien Garaiko pertsona nabarmenek uste zuten aurrerapena modu unibertsalean aplika zitekeela edozein gizartetan eta ideia hori Europatik mundu osora hedatuko zela.